XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dut, beraz, hemen berriro gai hori ukituko, bai, ordea, hauxe esango: ritmoa beti dute bertsoek, behar bezala eginak baldin badira.

Gehienez ere bertsoen gure irakurraldiak ez du agian ritmorik izango (?), bertsoak behar den bezala eta poetak bere baitan irakurri zituen bezala irakurtzen ez baditugu.

Horretarakoxe da, hain zuzen, bertso haien eta besteren azterketa: poetak berak nola irakurri zituen asmatzeko.

Irakurleari lana erraztu egin behar zaiola eta hitzak diren eta hiztegian dauden bezala ez, baina aldakuntza fonetiko guztiak eginik eta markaturik eman behar zaizkiola? Ni ez naiz, lehenxeago esan bezala, eritzi horretako.

Irakurleak, nonnahiko irakurleak, ez bait ditu bertsoak komunzki ritmoa (indar azentua duten hizkuntzetan beretan ere) gehiegi nabarmenduz eta mailuz ingudean joaz bezala hitzak irakurtzen, hitz laua bailitza baizik.

Aski da horretarako bertsoz eginiko antzerki bat ikusi izana, antzeslariak itxurazkoak baldin badira bederen.

Gainerakoa ez da irakurlearen egitekoa, ikerlariarena baino.

Horrezaz gainera, fonetika aldakuntzak ia beti bertso gutxitan gertatzen direnez gero gertatzen ez diren baino gutxiagotan bederen, ritmoa beti gailentzen da eta somatzen, honako bertso honetan edo harako hartan (fonetika aldakuntzak egin gabe irakurtzen bada) hain nabarmen ez bada ere, irakurleak belarria erne eta zoli samarra baldin badu behinik behin.

Etxepareren lehen lau bertso hauetan, esate baterako.

bi lehenbizikoetan elisio-sinalefarik egin behar ez izanak berak, dauden daudenean ere bertso horiek hamabost silaba baizik ez bait dituzte, darama irakurlea hirugarrenean bereyrudi batetik eta gur'arima bestetik ebakitzera, ahoskatzera, hamabost silabaz, alegia, bi lehenak eta laugarrena bezalaxe, eta hainbestez ritmo eta doinu bera belarrian somatzera.

21. Zerk ematen dio, beraz, bertsoari ritmoa?(...).